Asteazkena 11 / Exchange the Exchange Berlin 2013

Gaur, egunero bezala garraio publikoan mugitu gara hiri handi honetatik.

Gure goizeko egitekoa “Bund jugen” elkarteko kideekin workshop batzuk egitea izan da.

Zehazki bi lan egin ditugu; lehenengoa geure elkarteetan erabili dezakegun dinamika bat izan da. Bertan, era parte-hartzaile baten bitartez, munduko populazioa, aberastasuna eta kontaminazioa nola dauden banatuta landu dugu, gaiari buruzko geure aurrezagutzak, iritziak eta informaziok batuz.

Gero Björnekin, dinamika haurrera eraman duen kidearekin, hurbil zegoen té eta konbinatu berezien kafe batera joan gara eguerdiko bazkaria egitera.

Arratsalde aldera, Alemaniako gazte kontseilaritza federalera joan gara. Arratsalde honetako helburua, gazteriarekiko lana nola burutzen eta koordinatzen den estatu federal maila osoan azaltzea izan da. Luze egon gara, egin dizkiguten esposaketa batzuetan eta ondoren partaide guztien galderak erantzuten saiatu egin dira.

Harrigarria da nola ulertzen duten Alemanian Gazteriaren trataera, eta nola organo hau gobernuarekiko independenteki lan egiten duen, eragin politikoek ahalik eta eragin gutxien izan dezaten euren lanean.

Bukatutakoan denbora libre izan dugu Alexander Platzeko gabonetako merkatuetatik egoteko afaltzera joan baino lehen.