Osteguna 12 / Exchange the Exchange Berlin 2013

Ostegun honetan, kongresuaren hasieratik berezi bezala kalifikatu duten ekintza egiteko prest geuden guztiok. Naturfreundejugen elkarte federalarekin batu gara “story telling”  deitutako dinamika bat haurrera eramateko.

Goiza eman dugu elkarteari buruzko aurkezpen bat ikusten ete berari buruzko zalantzak argitzen. Ondoren “story telling” dinamikaren oinarriak eta eurek erabili duten kontextuetan eta egindako proiektuak erakutsi dizkigute.

Honek, hitzegiteko asko eman digu, bulegoan bertan egindako bazkarian kide guztioi. Bazuk, etenaldian hurrengo ekintza prestatzen hasi gara irrikitzu. Laburki esateko, “story telling” dinamikak lortu nahi duena da, bere partaideek euren historioak idaztea, grabatzea edoirudikatze, jakinarazteko guztiok histrio bat daukagula, interesgarria dela eta pena merezi duela kontatzea eta entzuna izatea.

Gogor ekin diogu lanari Marco eta Lukas dinamizatzaileen laguntzarekin. Luze egon gara atal guztiak eta istorioen atal dezberdinak elkarrekin jartze zaiatzen, eta azkenean lortutako emaitza oso ona izan da.

Azken eguna genuen denok batera afaltzeko, eta Miriamek Berlindarrek askotan joaten diren jatetxe batera eraman gaitu azken afari hau egiteko. Janari Alemaniar tradizinonala dastatu dugu eta benetan pena merezi du zaiatzea.

Azken ekintza bezala neonez margotutako ilunpeko minigolf batera joan gara 3D irudiekin bere hormetan. Gogor saiatu garen arren, batzuk ez dugu Tiger woodsen abilezia golf makilekin.

Azken garagardoekin, lehenengo agurrak hasi dira eta hurrengo baten, ezagututako kide berriak ikusteko eta bisitatzeko promesak.