Abuztuak 25, astelehena / Bizkaia – Czech Republic

Gaur, egun osoko bidaia egin dugu Ostravara, Moravia eskualde historikoko hiriburura. Ostrava hiri industriala da, ikatzezko mehatzez betea, fabrika mordoarekin. Lehenengo geldialdia Txekiar Errepublikako mehatz zaharrenetarikoa bisitatzeko izan da, bisita gidatua egin dugu galerietan zehar. Bertan, mehatzera jaitsi gara igogailu zahar batean, tunelak bisitatu ahal izateko, izugarria benetan! Gure azalean bizi ahal izan dugu mehatzarien lana zein gogorra den, tunelen simulazio batetatik igaro gara makurturik, eskailerak igoz, lau hankatan joanez…

Ondoren, Ostravako udaletxean dagoen ikuspegi dorrera igo gara hiria goitik ikusteko: hiri ertaina da, kontrastez betea, industria eta eraikin historikoak tartekatzen dira. Bazkaltzeko merkataritza zentro batera joan gara, eta bazkal ostean Ostravako kaleetatik zehar ibili gara, erosketak egiteko aukera izan dugularik.

Ostrava atzean utzi dugu, Kravaře-ko festibal nagusiaz gozatzeko. Artisuen postuak, barrakak, kontzertuak… denetarik zegoen bertan! Su artifizial txundigarriekin bukatu dugu gaurko eguna. Txekian izandako egunik zoragarriena!

IMG_9124

IMG_20140825_103636 IMG_5152 IMG_5109 IMG_20140825_105624 IMG_5107 IMG_20140825_164652