Kondairei buruzko tailer batekin hasi dugu eguna. Antzerkien bitartez herrialde bakoitzaren istorioak aurkeztu ditugu. Gure aldetik, Olentzeroren pertsonaia nor den azaldu dugu, abesti eta guzti. Ondoren, herrialde bakoitzaren ezaugarri desberdinak (kultura, politika, gizartea, etab.) hobeto ezagutzeko aukera izan dugu, galdera-lehiaketa baten bitartez.
Arratsaldez, bizimolde osasuntsuaren inguruko hainbat dinamika burutu ditugu, Txekian eta Euskadin gazteen eguneroko bizitzan dauden ohiturak partekatzeko eta bideo bat egin dugu ongizatearen esanahiari buruz hausnartzeko.
Egunari amaiera eman diogu euskal gau interkulturalarekin. Euskal dantzak (esku dantza, zazpi jausi, etab.) erakutsi dizkiegu txekiarrei, eta oso ondo moldatu dira! Gure janaria dastatzeko aukera izan dute baita gauaren bukaeran.