Abuztuak 29, ostirala / Bizkaia – Czech Republic

Abenturaz eta kirolez betetako eguna izan da gaurkoa, ondo gozaldu ondoren, produktu biologikoak egiten dituen baserri bat bisitatu dugu. Bertako baserritarrak azaldu digunez, bertako behiak produktu kimikorik gabe hazten dituzte, okela bertakoei zuzenan salduz. Ondoren, zaldiz ibiltzeko aukera paregabea izan dugu. Baina zaldiekin denbora gehiago ibiltzeko gogoz geratu gara.

Jarraian, igerileku eta atrakzio ugari dituen parke batera joan gara. Igerilekuko ura oso hotz egon arren gustura hartu dugu bainua. Bazkaldu eta gero, arratsaldea atrakzioetan pasatu dugu, behin eta berriro igoz eta jeitziz, benetan barregarria non momentu onak pasa ditugu.

Gauean, elkartuke honen ondorioak partekatu ditugu era berezi batean, abestia, poster eta komiki baten bitartez. Talde bakoitzak lan handia egin du eta arte lanak egin ditugu.

Azkenengo gaua dugu gaurkoa, aprobetxatu egingo dugu.

IMG_20140829_104318 IMG_20140829_160502 IMG_20140829_161109 IMG_20140829_214320 IMG_20140829_214455