Arcachon – Pau (AQUITANIA 2017)

Gabon Kiribilers, Pau-tik idazten zaituztegu. Bidai sinpatikoa izan da gaurkoa.

Goizez, Arcachonetik alde egin aurretik, Frantzian barne, boluntariotza egiteko dauden aukeren inguruan ibili gara berbatan Le Maison de Jeunes-eko lankideekin.

Honen ostean, herrian zehar dauden bost auzo etxeetako batzuk ezagutzen ibili gara. Hauetako batean, gaztelania ikasten duten ikasle talde batekin egon gara eta haiekin hamaiketakoa egiteko gonbidatuak izan gara. Elena, horko irakaslea, ezagutu dugu, Bizkaitarra gu bezela, eta bapo-bapo amaitu dugu.

Bukatzeko, Pau-ra egin dugu bidaia, herri erdialdea bisitatu eta biharko esperientzien zain gaude  ikasteko prest!

https://storify.com/KIRIBIL/aquitania-2017