Otsailak 13 asteazkena, “Jolas kooperatiboa” tailerra ospatuko dugu; Kiribil Sarea-ko elkarteren bateko proiekturen baten, 5 eta 11 urte arteko umekaz lan egiten duten monitoreei zuzenduta dago (haurgune, Kidegune, ludoteka, astialdi eta eskaut taldeak,…).
Landuko doguz…
- Jolas kooperatibo barriak.
- Pertsona hezitzaileak duen papera taldearen barruan.
- Imaginazioa erabili, sortzailea izateko.
Otsailaren 13an, asteazkena izango da, 9:30etatik 13:30ak arte. Apuntatzeko, mezu bat bidali sustapena@kiribilsarea.org helbidera; zuen izenarekin, helbide elektronikoa eta zatozten elkartearekin. Guzti hau, otsailak 4 astelehena baino lehen.
Anima zaitezte!!!