EKINTZAZ BETERIKO APIRILA GAUEGUN GAZTELEKUAN!!!

Aste Santua pasatu da, baina gazteek oporretan jarraitzen dute…

Irakurri oso adi, Algortako Gauegun gaztelekuan antolatu dituzten ekintzak… aktibitatez beteriko apirila dakogu aurretik…:

  • Apirilak 2, 7 eta 20 OSASUNAREN EGUNA: Geure higiene pertsonala zaintzen dugu? Zer jaten dugu
  • Apirilak 6, larunbata, TOPAKETA: Zure ideiak zuk autogestionatzen!
  • Apirilak 12, ostirala, KANABIS SESIOA: Etorkintzak antolatzen du. Animatu zaitezte sesio honetara. Droga honen informazioa eskuratzeaz gain, zer nolako ondorioak dituen eta nola kontsumitu ardurarekin ikasiko duzu.
  • Apirilak 14, igandea, ZINEKLUBA: Tengo ganas de ti, James Bond edota Hotel Transilvania. Zuen iradokizunak onartzen dira.
  • Apirilak 19, ostirala, RISOTERAPIA: Beti barre egiteko prest!
  • Apirilak 26, ostirala, SEXOLOGIA: Hilabete honetan plazerra ematen dizkigun kontuetaz hitz egingo dugu Getxoko Sexu Aholkularitzako sexologarekin, Saioa.
  • Apirilak 27, larunbata SOPUERTA ABENTURA: Irteera! Anima zaitez!

Gaztelekura hurbildu zaitez…

Argitaratua
Berriak gisa sailkatuta