Bihar, Apirilaren 25ean, osteguna, 19etatik aurrera boluntako lokaletan, Kiribil Sarearen elkarteen zuzendaritza batzordeak osotzen duten 15 pertsona baino gehiago topaketa batean parte-hartuko dute.
Proiektuak, esperientziak, ideia barriak, ardurak,… amankomunean jarriko dituzte.
Galdera hauei erantzuna emotera ahaleginduko dira…
- Zer egiten ari gara gure herrietan/auzoetan?
- Norantz aurreratzen dara?
- “Krisialdia”, aukera bat al da?
- …
Kiribil Sarea-tik elkarteak beren herrietan/auzoetan ekintza barri ezberdin egitea, proiektu barrieran pentsatzea,… motibatu nahi ditugu.
Ziur lan oso ona egingo dala, eta elkarteetan eta sarean egiten dugun lanarekin aurrera egiteko balio izango duela.