PORTUGALETEN "KALEAN OLGETAN" KANPAINAREN AZKENEKO EKINTZA!!!

Maiatzaren 28ko Jolasaren Nazioarteko Egunaren kanpaina “Kalean Olgetan” amaitzen doa…  Dakizuenez, azkeneko aste hauetan, hainbat ekintza egin dira, gure herriko eta auzo ezberdinetan.

Azkeneko ekintza eta aurtengo kanpaina amaitzeko, Portugaleteko kaleak “okupatuko” ditugu, Ekainaren 1ean, zapatuan.

Herriko 5 gunetan hasiko gara jolasten; 10:30etan: Florida Parkean, La Kanillan, Ellacuria Parkean (Abaro ondoan), Roke Deuna plazan eta Errepelegan, (Abenida Repelega, Merkatu ondoan).

Gero, 5 gune hauetatik ibilitzen eta jolasten udaletxerantz aterako gara. Eta bertan, guztiok batera, jolas erraldoi batekin amaituko dugu.

Parte hartu nahi baduzue, oso erraza da; 5 gune hauetara hurbildu zaitezte eta jolastu!

Ekintza hau, Portugaleteko Aisialdi Sarea-k eta Trukeme-k antolatu dute.

Badakizue, aterkia eta txubaskeroa hartu eta… KALEAN OLGETAN !

Argitaratua
Berriak gisa sailkatuta