GAZTEEN ARTEKO TRUKEAK: AGUR EUSKADI… KAIXO ALEMANIA…

Gaur, gazteen arteko trukeetako lehenengo partea amaitu da, Euskadin ospatutakoa. Ipar Irlanda, Alemania eta Galdakao, Etxebarri, Bilbo… gazteek parte-hartu dute.

Portugaleten egon dira, Zubi Alde kiroldegian; eta Gazte Gelan egin dituzte ekintza ugari.

Gernika, Bilbo, Gorliz, Getxo,… herrialdetako gatazkak, kulturartekotasuna, boluntariotza,… ekintza ugari 9 egun hauetan.

Biher, Alemanian ospatuko dana hasiko da… 7:30etan Loiuko aireportuan, abentura barri baten bila.

Ipar Irlandara bidaiatuko duten gazteek aste batzuk itxaron beharko dituzte.

Oso ondo pasa oraingo esperientzian… zorte on eta ondo ibili!

Argitaratua
Berriak gisa sailkatuta