RIVAS-era BISITA; IDEAZ BETERIKO BISITA!

2 egunetan zehar, Harribide, Etxebarriko Institutua, Portugaleteko Aisialdi Sarea eta Kiribil Sareako 10 pertsona Rivas Vaciamadrid-en (Madril) egon gara. Herri hau, hiriburutik 15km-tara dago, eta 70.000 bistanle ditu.

Ume eta gazteei zuzendutako proiektu, eraikuntza eta metodologi ezberdin asko  bisitatu ditugu; heziketa eta parte-hartze proiektuak ikastetxe eta institutuetan egiten direnak; gizarte-zerbitzuek erabiltzen duten metodologia familia eta adingabekoekin.

Ideia interegarri asko, orain antolatu behar ditugunak eta hemengo errealitatearekin, ikusi zeintzuk jarri al ditugun martxan.

Bisitan egon garen pertsona guztiak, pilak kargatuta ekartzen ditugu, eta heziketa lana egiten jarraitzeko motibatutak gatoz.

Kiribil Sarea-ko foro ezberdinetan, ikasi eta ikusi dugun guztia transmitituko dugu, pertsona guztientzat aberasgarri izan dadin.

Argitaratua
Berriak gisa sailkatuta