GALDAKAOKO TOPAGUNETAN EGINDAKO KANPAINA: "PUTZ EGIN INDARKERIA SEXISTARI HAIZEAK ERAMAN DEZAN"

Argizai Eskaut Taldeatik, Galdakaoko Topaguneetan proiektu oso interesgarri bat egiten ari dira.

Azaroaren 25a hurbil dagoenez,  Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna, Galdakaoko Topaguneek kausa honi batzea nahi dute, bortizkeria sexistako jarrera eta portaerei aurrean arbuiatzea publiko eta ikusgai eginez.

Horretarako, herriko puntu desberdinetan jarriko diren haize ehogailuak egiteko tailer bat antolatu dute (balokoietan, faroletan, dendetan,…). “Putz egin Indarkeria sexista haizeak eraman dezan” esalditik lagunduta joango diren kolore bioletako ehogailu batzuk. Egoera penagarri honen aurrean mugiarazteko beharra adieraztea nahi duen mezua eta jokatzera animatzen gaituena.

Gazteak hasi dira dagoeneko ehogailuak egiten eta orain gurasoei ekimen honetan parte hartzeko aukera eman nahi diete. Hurrengo ostegunetan,

azaroak 14 eta 21, 17etatik 20ak arte,

gonbidatuta daude Topagunera joatera. Bertan gazteak egongo dira ehogailuak egiten, eta nagusien laguntza lan honetan ezinbesteko izan daiteke.

Abagune bikaina zerbitzua ezagutzeko eta emakumeekiko bortizkeriaren aurkako prebentziora bideratutako jarduera batean parte hartzeko.

Kiribil Sarea-tik gaztegune/gazteleku/topagune guztiak animatzen ditugu horrelako ekintzak aurrera eraman dezaten.

Zorionak!

Argitaratua
Berriak gisa sailkatuta