AZALETIK HARATAGO ERAKUSKETA badau BOLUNTAn!

“Azaletik Haratago”

erakusketak bere bidea jarraitzen du; Kiribil Sarea-ko elkarteen gaztegune ezberdinetan egon eta gero (Algortako Gauegun Gaztelekua, Umeak Kalean Gaztegunea, Galdakaoko Indarra Topagunea eta Uribarriko Gaztegunea)  orain boluntariotza eta parte-hartzerako agentziara,

bolunta

, heldu da.

Gogoratzen dogu, Bilbon bizi diren gazte batzuk egindako erakusketa bat da; jatorri ezberdinekoak, baina ardura berdinak dituzte: Bilbon eta Bizkaian bizi diren pertsonen bizikidetza hobetu.

Erakusketa hau, Harribide Fundazioan 2013ko otsailetik maiatzera antolatutako argazkigintza tailer batean antolatu dute. Argazkiak Bilbon eta Plentzian eginda daude.

Horregatik, erakusketa hau egin dute, aurreiritziak eta ezjakintasuna eragiten duena ezagutzera emoteko eta ardurak eta ametsak konpartitzeko. Hau dela eta, pasadan astean erakusketa egin duten 3 gazte eta bolunario 2, gaztegunera hurbildu ziren, eta lanarekin transmititu nahi izan zutena azaltzeko.

Bolunta

n, hilabete bat egongo da… bisitatzera animatzen zaituztegu.

Argitaratua
Berriak gisa sailkatuta