ZER DA CREANDO FUTURO? GAZTEEKIN LAN EGITEN DOGUN GUZTIOI ZUZENDUTA

Creando Futuro, gazteei zuzendutako proiektu bat da; protagonistak beraiek dira, gazteak.

Parte-hartzearen ibilbide bat da; metodologia konkretu baten bidez eta partaidetza-teknikekin, gazteak jokatzera motibatzen dira, beraien ingurua aldatzeko.

Proiektu honek, 10 urte baino gehiago eramaten ditu estatuko leku ezberdinetan. Hemen Bizkaian, konkretuki 3 urte, Kiribil Sarea-ren esku.

bolunta

-ko Prestakuntza Foroa-ren barruan dagoen tailer honetara etortzera gonbidatu nahi zaituztegu; gazteekin lan egiten dozuen pertsonei: hezitzaileak, gizarte eta kultura sustatzaileak, gazteria-teknikariak,…; eta elkarrekin galdera hauei erantzuna bilatu…

  • Zer da Creando Futuro?
  • Non garatzen da?
  • Prozesuko gakoak eta zailtasunak

Gogoratu, tailerra, datorren otsailaren 12an, asteazkena, 11:30etatik 13:30etara izango dala.

Argitaratua
Berriak gisa sailkatuta