Gaur 11etan, Creando Futuro Crowdfunding kanpaina hasi da; proiekturako dirua irabasteko modu bat izatez aparte, proiektua beste leku askotan ezaguna izateko balio izando du.
Zer nahi dugu egin?
- Material pedagogikoak eta web orrialdea eguneratzeko baliabideak lortu.
- Partaidetzarako heziketa “Creando Futuro” sarea eta gazteria partaidetzarako heziketaren ibilibidea gizarteratu.
- Parte-hartze eta gazteria esparruan lan egiten duten beste elkarte eta kolektiboekin sinergiak sortu.
Zertan datza? Nola egingo dugu?
Kanpainarako Goteo plataforma erabiliko dugu. Plataforma honen funtzionamenduan 40 egunetako finantziazio erronda 2 ditugu. Lehenengoan “gutxieneko” dirua lortu behar da eta bigarrenenan “ondo” dagoen emaitza. Bien arteko ezberdintasuna
, lehenengoan gutxienera ez bazara heltzen, ez duzu dirua jasoko, eta bigarrenean, “ondo”ra ez bazara heltzen, bildutako diru guztia jasoko duzula.
- Gutxienekoa:
- eskatuko dugu, 6.780€
- Ondo
- : eskatuko dugu, 12.261,36€
Dirua biltzeko kanpaina guztiak bezala, egiten dan difusioa oso garrantzitsua da; gure proiektua finantziatzea merezi duela transmititu behar dugu.
Crowdfunding kanpainan difusioa estrategikoa da (emailak, twitter, facebook, blog-ak, artikuluak, web orrialadeak,…); lotsarik ez da eduki behar laguntza eta sostengu eskatzeko (erderaz esaten dan moduan “el que no llora no mama”).
Era tradizionaletan eta prentsan ere pentsatu behar dugu; ahoz aho eta telefono deietan ere…
Hauxe pentsatu dugun kanpainaren zirriborro bat da; ongi etorriak zarete iradokizunak eta ekarpenak egiteko.
Kontutan eduki behar dogu, lortu behar dogunaren %20 edo %30a gure inguruko jendearen artean izan behar dala (lagunak, ezagunak, auzokideak, lankideak,…), kanpainaren lehenego egunetan.
Komunikazio gida hau irakurtzea lagungarria izan daiteke:
Nola egin dezakezu dohaintza?
Dohaintza egiteko, oso erraza da. Hasteko, pertsona edo elkarteak goteo web orrialdean “erabiltzaile” (usuario) zabaldu behar du; link honetan:
.
Orrialdearen eskuin aldean “Erabiltzaile” barria aukeratu; eta erabiltzaile honekin dohaintza egin nahi duzun kanpaina aukeratu.
Erabaki dutugun ekarpenak hauek dira:
- 10€ – Material pedagogikoen artxibo digitalak + materialetan eta web orrialdean eskertzeko aipamena.
- 20€ – Material pedagogikoen artxibo digitalak + CRAC-eko koaderno praktikoen artxibo digitalak + materialetan eta web orrialdean eskertzeko aipamena.
- 30€ – Paperez argitaratutako material pedagogikoak + Material pedagogikoen artxibo digitalak + CRAC-eko koaderno praktikoen artxibo digitalak + materialetan eta web orrialdean eskertzeko aipamena.
- 50€ – Paperez argitaratutako material pedagogikoak + Sarearen kamiseta + Material pedagogikoen artxibo digitalak + CRAC-eko koaderno praktikoen artxibo digitalak + materialetan eta web orrialdean eskertzeko aipamena.
- 100€ – Paperez argitaratutako material pedagogikoak + CRAC-eko koaderno praktikoak + sarearen kamiseta + CRAC-eko koaderno praktikoen artxibo digitalak + Material pedagogikoen artxibo digitalak + CRAC-eko koaderno praktikoen artxibo digitalak + materialetan eta web orrialdean eskertzeko aipamena.
- 300€ -Sarearen Partaidetzarako heziketari buruzko formazio baten parte-hartu + Paperez argitaratutako material pedagogikoak + CRAC-eko koaderno praktikoak + sarearen kamiseta + CRAC-eko koaderno praktikoen artxibo digitalak + Material pedagogikoen artxibo digitalak + CRAC-eko koaderno praktikoen artxibo digitalak + materialetan eta web orrialdean eskertzeko aipamena.
- 500€ – Partaidetzarako heziketari buruzko 8 ordutako formazioa + Paperez argitaratutako material pedagogikoak + CRAC-eko koaderno praktikoak + sarearen kamiseta + CRAC-eko koaderno praktikoen artxibo digitalak + Material pedagogikoen artxibo digitalak + CRAC-eko koaderno praktikoen artxibo digitalak + materialetan eta web orrialdean eskertzeko aipamena.
Nola lagudu dezakezu?
- Diru-ekarpena
- egiten. Oso garrantzitsua da lehenego egunetan lortzen dugun diru kopurua.
- Kanpaina zure web orrialdean txertatu
- . Horretarako HTML testua erabili dezakezu.
- Sare sozialetan
- jarraitzea
- . (facebook, Twister, tuenti, Google+,…)
- Kanpaina zure sare sozialetan
- zabaltzea
- Goteo kanpaina
- helbideratzeko banner bat
- jarri, erantsitako irudi batekin.
- Zuen
- kontaktuei
- eta hurbileko sareei
- mail bat
- bidaliz.
Informazio gehiago: