LUDOTEKA BARRIA PORTUGALETEN

Portugaleteko Aisialdi Sarea proiektu barri bat kudeatzen hasi da, Portugaleteko lehen ludoteka.

Zerbitzua hezkuntzari begirako aisialdi-egitasmoa du. Euskaraz egingo da eta doakoa ere izango da. Portugaleten erroldaturik dauden 4 eta 12 urte bitarteko haurrei dago zuzenduta; tanda bakoitza 24 pertsonakoa izango da.

Bi lekutan egon da, egunaren arabera,… Buenavistan eta Zubialden.

Haurrekin jorratu beharreko helburuak hauexek dira:

  • Euskararen erabilera sustatzea
  • Haurrei eremua eskaintzea elkarrekin egoteko eta euren arteko harremanak sustatzeko.

Haurrak jolasteaz gain, ondo pasatzeko beste jarduera batzuk ere izango dituzte, besteak beste, ipuin-kontalariak, lantegiak,… eta beste ekintzak batzuk herriko elkarteekaz.

Guzti hau, Laurak eta Anderrek dinamizatuko dute.

Animo eta zorte on!

Argitaratua
Berriak gisa sailkatuta