Kiribil Sarea-tik, kurtso hasiera honetan gure elkarteen ludoteka/haurgune/kidegune/eskaut eta astialdi taldeko umeekaz euskararen erabilpena lantzea nahi dugu.
Horretarako, 5 eta 11 urte arteko umeentzat, marrazki lehiaketa bat antolatu dugu; pinturaren bidez euskara guztiona dala eta guztiok erabili behar dogula landu nahi dogu.
Euskara gure hizkuntza da; guztiok erabili behar dogu; erabiltzen badogu galtzeko arriskuan ez da egongo;…
Lehenengo beraiekin dinamika batzuk egitea animatzen zaituztegu, erreflexioan laguntzeko; eta gero, margotzera…!!!
Pasadan urtean berdintasunaren inguruan egin genuen, eta ebaluaketa oso ona izan zan.
Marrazketa lehiaketarako arau batzuk:
- Gaia: Euskara
- Expresatu…: Marrazkien bidez.
- Lehiaketaren arauak:
– 5 eta 11 urte arteko neska eta mutilak.
– Bakarkako lana edo taldeka izan daiteke.
– Irudian, euskarari dedikatutako hitz goxo bat (piropo) agertu behar da.
– Atzeko partean parte-hartzeileen izena, adina eta ludoteka/eskaut talde,… -aren izena jarri behar da.
Entregatzeko epea: Azaroaren 14an, barikua. (Egun horretan lan guztiak Kiribil Sareak euki behar ditu).
Saritutako lanak, egingo dan 2015ko egutegi batean agertuko dira; eta lehiaketan parte-hartu duten guztien artean banatuko da (abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Egunean).
Eta ludoteka/astialdi taldeentzat,… opariak eta jokuak egongo dira.
Marrazki guztiak Kiribil Sarea-ko web orrialdean eskegiko dira, nahi duenak ikusi al izateko. Originalak bueltatuko dira, zuen lokaletan jartzeko.
Parte-hartzera animatzen zaituztegu!