GOZALDI GAZTE ELKARTEA: GABONAK URIBARRIN

Gabonak badekoguz gure gainean… aurten be, elkarteetatik programazio bereziak prestatzen daude egun hauetan egiteko.

Gozaldi Gazte Elkarteak

Kastanosen

gabongune eta Gabonkide antolatuko dute… programazio eta ekintza bereziekaz.

Uribarriko gaztegunean

, bariku honetan, abenduaren 19an, La Casillara joango dira izotz pistara.

Eta

Gozaldi Eskaut Taldeak

, hainbat ekintza…

  • Abenduaren 23an, martitzena, 17etatik 20ak arte zinea egongo da, gabonetako pelikula bat (Asuncion lokaletan, Artesamina kalean); pikoteoarekin (coca-cola, patatak,…). Bertan ere gabonetako tailerrak (zuhaitzetarako artilezko bolak, gabonetako postalak, paperezko elur-malutak,…
  • Eta eguaztenean, abenduren 24an, Olentzero eta Mari Domingirekin Uribarriko kaleetara aterako direz abestera.

Ona hemen egun horretarako programazio osoa:

17:30etan, Traukoko Peatonalean:

  • Txokolatada
  • ARGI eta GARBI pailazoak
  • Ongi etorria Artxandatik astoarekin datozen Olentzero eta Mari Domingiri
  • Olentzero eta Mari Domingik gutunak jasoko dituzte
  • Kantatu eta dantzatu
  • 18:20etan kalejiran atera

18:30etan, Eskoletako landan:

  • Olentzero eta Mari Domingik gutunak jasoko dituzte
  • Kantatu eta dantzatu
  • 18:45etan kalejiran atera

19:00etan, Moraza plazan:

  • Gaztaina dastaketa
  • Olentzero eta Mari Domingik azken gutunak jasoko dituzte
  • Kantatu eta dantzatu
  • 19:30etan Olentzero eta Mari Domingik agur esango digute hurrengo urte arte.

(Etor zaitezte baserritarrez jantzita!)

Gozaldi Gazte Elkarteko pertsona guztiei, oso ondo pasa dituzuen ekintza guztiekin.

Argitaratua
Berriak gisa sailkatuta