GAZTE TRUKEA: APUNTA ZAITEZ!

Gaur Bizkaia eta Alemania udako gazte trukean apuntatzeko epea zabaltzen dogu.

Bizkaiko Foru Aldundia, Europar Batasuna, EDE Fundazioa eta Kiribil Sarea antolatutako ekintza da.

Bizkaiko 12 gazte eta Alemaniako beste 12 parte-hartuko dute. Eta 4 monitore.

 

 

 

Datak:

          -Bizkaian: Uztailaren 16tik 25era

          -Alemanian: Abuztuaren 9tik 18ra

Ekintza ospatu baino lehen, gurasoentzat batzar bat egongo da, informazio guztia emoteko, eta gazteentzat topaketa 2.

Adi gazteen profila:

          -1998 eta 1999 urteetan jaioak

          -Ingelez defendatu

          -Taldeko lana gustokoa izan

          -Jende barria ezagutzeko prest egotea

          -Ekintza ezberdin egiteko prest

Apuntatzeko, oso erraza da, datu hauek bidali behar dozuez:

          -Izena

          -Abizenak

          -NAN fotokopia

          -Mail

          -Telefonoa

 

Informazioa errazteko aukera hauek dituzu:

  • Mailen bidez: bizkaiabepart@gmail.com
  • Kiribil Sarearen bulegoan: Erronda z/g, 3º pisua, B bulegoan, Bilbo.
  • Kiribil Sareako elkarteen gaztelekuetan:

          -Mugarri (Etxebarri)

          -Gauegun (Algorta – Getxo)

          -Indarra Topagunea (Galdakao)

          -Umeak Kalean (Alde Zaharra – Bilbo)

          -Uribarriko Gaztegunea (Uribarri – Bilbo)

Apuntatzeko azkeneko eguna, apirilaren 19an, domeka.

12 gazte baino gehiago aputatzen badira, zozketa egingo da.

Parte-hartzera anima zaitez.

Informazio gehiago, Kiribil Sarea-n, gure gaztegunetan, edo/ta gaztebizz web orrialdean.

Argitaratua
Noticias gisa sailkatuta