UMEAK KALEAN: Ekintza asko udarako!!!

Eguzkia ez da atera, baina uda oso hurbil dekogu… eta honekin batera, Kiribil Sarea-ko elkarteak beraien udarako programazioekaz hasi dira…

Oraindik oporrak hartzeko, asteak falta dira,.. ekintza ugari dekoguz aurretik…

Umeak Kalean elkarteak, hainbat aktibitate prestatu ditu,… hauek dira batzuk:

  • Udako Jolastokia (Bilboko Udalaren programa) – Ekainaren 29tik uztailaren 10era – Alde Zaharreko Haurgune eta gazteguneko egoitzetan – 3 eta 6 urteko umeentzat.
  • Jatorrak Eskaut Taldeko kanpamentua – Uztailaren 16tik 26ra – Zanbranan (Araba) – 8 eta 18 urte arteko ume eta gazteentzat.
  • Udalekuak, La Peñako Juan del Mas Ikastetxean, jantokiagaz eta guztiz – Ekainaren 29tik, abuztuaren 21era – 4 eta 12 urte arteko ume eta gazteentzat.
  • Surbisarekin batera Txikigunea – beherapen aldian, bariku arratsaldetan eta larunbatetan, goizez eta arratsaldez – UKko gaztegunean – 3 eta 10 urteko umeentzat.
  • UK Hiri Udalekuak – Uztailaren 6tik 30era – Atxuriko Enkarnazioko lokaletan – 6 eta 14 urte bitartekoentzat.

Alde Zaharreko eta inguruetako ume eta gazteek ondo pasatzeko eskaintza zabala dago.

Ondo pasa!

Argitaratua
Noticias gisa sailkatuta