A25 egunerako EKINTZA

Azaroaren 25a hurbil dekogu… eta honekin batera,

Emakumeenganako Indarkeriaren kontrako Nazioarteko Eguna

ren

inguruan hainbat eta hainbat aktibitate egingo dira… eta Kiribil Sarea-k be ekintza ezberdin antolatu ditu.

Elkarte bakoitzak, bere programazioa burutuko du, baina gure sarearen gaztegune, gazteleku, topagune, astialdi/eskaut talde guztietan, ekintza bardin bat egitea bururatu zaigu.

12 urte gorako gazteei zuzendutako proiektu bat da, eta ekintzak atal bi eukiko ditu:

Alde batetik, pasadan urtean “Beldur Barik” programan aurkeztu ziren bideo batzuen laguntzarekin taldean edo gaztelekuan erreflexioa egin; helburua, gai honen inguruan eztabaidak sortzea da.

Eta beste alde batetik, kanpora begira gizarteari esan Emankueenganako indarkeriaren kontra gaudela… sinbolo moduen, kalean banatuko ditugu guk egindako brotxe more batzuk.

Ekintzan parte-hartu nahi badozu, edo proiektuaren Informazio gehiago nahi izanez gero, gurekin kontakutan jarri… sustapena@kiribilsarea.org

Anima zaitezte!

Argitaratua
Noticias gisa sailkatuta