GAZTE JAIA; 2015/2016 Kurtso amaierako jaia

Pasadan zapatuen, maiatzaren 21ean, Kiribil Sareako elkarteen Gaztegune, Gazteleku, topagune eta eskaut taldeetako 50 gazte baino gehiago Atxurin batu ziren Gazte Jaia ospatzeko.

Hasierako lotsa pasatu eta gero, jokuak eta dantza egin genuen.

Aizu!!! Proiektuaren emaitzak aurkezteko momentua egon zen. Azkeneko asteetan landu duten proiektua izan da; euren arazoei aurre egiteko herrietan eta Bizkaian dituzten baliabideak bilatzen egon dira. Sortu dituzten panelak ikusi zituzten; hauek astialdi/eskaut taldeetako lokaletan, gaztegunetan, institutuetan,… jarriko dituzte.

Azkari bat ere egon zan, indarrak hartzeko. Amaiera emoteko, Alde Zaharreko Gazteguneko neska batzuek koreografia bat erakutzi ziguten. Jaiari buruz, argazkiak eta bideoak dekoguz, eta laster gure youtube/vimeo kanaletan eskegiko ditugu.

Argitaratua
Noticias gisa sailkatuta