MARRAZKI LEHIAKETA: Ezberdintasunen onarpena / pertsonen errespetua

Kiribil Sarea-tik, ludoteka/haurgune/kidegune/eskaut eta astialdi taldeko umeekaz beraien arteko eta orokorrean pertsonen arteko errespetua landu nahi dugu. 

 

5 eta 11 urte arteko umeentzat zuzenduta dago.

 

Konkretuki, bi atal eukiko ditu: Ekintza eta lehiaketa.

 

Proiektu honen helburuak:

 

·         Aniztasunaren balioa bultzatu.

·         Estereotikoekin amaitu.

·         Pertsonengandik errespetu eta interes jarrerak garatu.

 

 

Ekintza ezberdin proposatuko ditugu; adinaren arabera. Gai ezberdin landu eta guztion artean erreflexionatu: guztiok ezberdinak gara; pertsonen arteko ezberdintasunak errespetatu behar ditugu;…

 

Eta hau egin ondoren, lehiaketan parte hartzearen gonbidapena egiten dogu; oso erraza da, marrazki bat egin eta entregatu; irakurri adi:

 

  • Gaia: Ezberdintasunen onarpena/ pertsonen errespetua.
  • Adierazi…: Marrazkien bidez.
  • Lehiaketaren arauak:
    • 5 eta 11 urte arteko neska eta mutilak.
    • Bakarkako lana edo taldeka izan daiteke.
    • Gaiarekin erlazionatuta dagoen lelo bat agertu behar da. 
    • Atzeko partean parte-hartzeileen izena, adina eta ludoteka/eskaut talde,… -aren izena jarri behar da.

 

Guzti hau abenduaren 12a baino lehenago entregatu behar da Kiribil Sarean.

 

Irabazleen marrazkiekin 2017ko Kiribil Sarearen egutegia egingo dogu.

 

Anima zaitezte!!!

Argitaratua
Noticias gisa sailkatuta