"InclusiON" proiektua hastera doa!

Proiektu barri bat hasi dogu; InclusiON izenekoa.

6 bazkide gara; Euskaditik, Kiribil Sarea, EDE Fundazio eta Euskal Herrriko Unibertsitatea. Eta Europako beste 3 herrialdetatik; Italiako Giovani Senza Frontiere, Portugaleko Conversas Associação Internacional eta Eslovakiako Mladez ulice.  

Guztira 15 hilabete iraungo du; mintegiak, training, topaketak,… Bilbon, Portugalen, Eslovakian edo Italian burutuko direnak. Gazteek, ikasleek, hatzerritarrak, monitoreek, hezitzaileek,… parte hartuko dute. Guzti hau, Europar dirulaguntzarekin “Erasmus +”.  

 

 

Proiektuaren helburuak:

  • Gazteen gizartean sartzerako heziketa- ekintzak sustatu.
  • Gazteen gizartean sartzerako praktika eta metodologi onak trukatu.
  • Gazte etorkin eta errefuxiatuei zuzendutako prestakuntza-programak garatu.  

 

Lehenengo batzarrak egiten ari dira, eta martxoan Bilbon ospatuko dan topaketa batean, programa itxiko da; hortik aurrera, informazio gehiago.  

Adi egon!

Argitaratua
Noticias gisa sailkatuta