PORTUGALETE, GALDAKAO, FRANTZIA eta ITALIA… udako gazte trukeak!

Kiribil Sarea-ko elkarteek, auzo eta herrietan antolatzen hari diren kanpamentu eta udalekuetaz aparte, Europako beste elkarte batzuekin, Gazte Trukeak antolatu dituzte.

Hauek dira aurten burutuko direnak:

 

u Gazte Trukea: Galdakao (Bizkaia) – (Arona) Italia

Ekimen honetan, 16 eta 17 urte arteko 28 gazteek parte hartuko dute, 4 hezitzaileekin; guztiak Galdakao eta Italiakoak.

Galdakaoko

Argizai Eskaut Taldea

k antolatu du; Galdakaoko Udalaren laguntzarekin.

  • Galdakaon, uztailaren 4tik 14ra.
  • Aronan, Italia, uztailaren 17tik 28ra.

 

u Gazte Trukea: Portugalete (Bizkaia) – Arcachon (Frantzia)

Ekimen honetan, 14 eta 17 urte arteko 16 gazteek parte hartuko dute, 4 hezitzaileekin; guztiak Portugalete eta Frantziakoak.

Portugaleteko Aisialdi

Sarea

k antolatu du.

  • Arcachonen (Frantzia), uztailaren 7tik 15era. 

 

Trukeetan, bakea eta gure herrietako gatazkak, gizonen eta emakumeen estereotipoak, sare sozialak, herri ezberdinak ezagutu, gazteek dituzten arazoak, kulturartekotasuna,… landuko dute; bisita kulturalak be egingo dira.

Garrantzitsuena, gazteen arteko bizikidetza eta hauek eukiko duten esperientzia da. 

Azpimarratu behar dugu, aktibitate hauek aurrera eramateko, “Erasmus+” (Europa) diru-laguntzari esker izan dala. 

Oso ondo pasa!

Argitaratua
Noticias gisa sailkatuta