PORTUGALETEKO AISIALDI SAREA… hamaika ekintza!!!

Portugaleteko Aisialdi Sarea

herriko Aisialdi eta Eskaut taldeek osatzen dute.

Talde hauen guztien helburua aisialdian hezitzea da, eta gaineratu behar da ibilbide luzea eginda dutela arlo horretan. Izan ere, haien hezkuntza eredua, taldeetan parte hartzen duten umeen eta gazteen gaitasun, beharrizan eta bizitzetan dago oinarrituta.

Sareak, 10 urte daramatza lan egiten; egunero sortzen diren beharrei erantzun bat emotera ahalegintzen da. Bestalde, talde hauei ordezkatzen ditu administrazio eta beste kolektibo batzuen aurrean, beren erabakiak eta iritziak eramaten.

Uda honetan, herrian eta kanpoan, hainbat ekintza egiten ari dira:

  • u Udaleku irekiak
  • : Oporretan zabalik – uda astindu: 227 umek parte hartuko dute, ekainaren 26tik uztailaren 28ra egongo diren txanda ezberdinetan; 17 begiraleekaz (guztiak bolondresak urtean zehar astialdi taldetan).
  • u Gazte Trukea
  • : Portugaleteko 8 gaztek parte hartu dute, 2 begiraleekaz, uztailaren 7tik 15era, Arcachonen (Frantzia).
  • u Gure Talde: Molino de Labeagara (Nafarroa) daude kanpamentuan,  uztailaren 9tik 23ra, 8 eta 16 urte bitarteko neska-mutilak.
  • u Andra Mari Eskaut Talde
  • a: Kanpaketa, Criales-en (Burgos), uztailaren 17tik 28ra, 8-16 urteko neska-mutilak.
  • u Belatzak Eskaut Taldea
  • : Panticosan (Huesca), uztailaren 15etik 28ra, 7-15 urtekoak.
  • u Amalur Eskaut Taldea
  • : Puentedey (Burgos); uztailaren 31tik abuztuaren 13ra, kanpaketan egongo dira; 8 eta 14 urteko neska-mutilekaz.
  • u Aurrerantz
  • : udalekuak, uztailaren 31tik abuztuaren 11 arte, 3 eta 17 neska-mutilentzat. Maestro Zubeldia eskolan burutuko dira.

 

Ekintza guzti hauen informazioa:

http://udalekuak.aisialdisarea.org

Eta gazteek Arcachon-eko gertaerak hurrengo blog-ean idatzi dituzte:  

http://europa.aisialdisarea.org

Oso ondo pasa!

Argitaratua
Noticias gisa sailkatuta