AURRERANTZ: Badatoz udalekuak!

Boluntario talde bategatik bultzatua dagoen

span span Aurrerantz

elkarteak urtero abuztuan Portugaleteko hiri-udalekuak ospatzen ditu.

Kurtsoan zehar, Errepelga auzoan barikuetan egiten duten ludoteka, “Barrio” proiektua, “Igotzen” boluntarioen proiektua,…ekintzekin ibili dira.

Ointxe udalekuen azkeneko ukituekin daude: gurasoen batzarrak, programazioak, monitoreen koordinazioak, materialak,…

Guztira 364 neska-mutilek parte hartuko dute, 3 eta 17 urte bitartekoek. Eta 70 begiralek (guztiak boluntarioak) talde ezberdinetan banatuta.

Udalekuak datorren astelehenean, uztailaren 30ean hasiko dira, eta abuztuaren 10ean amaitu (asteburuetan izan ezik).

Ekintza gehienak Portugaleteko Maestro Zubeldia ikastetxean burutuko dira; baina txangoak eta piszinara joateko astia ere eukiko dute.

Aurrerantz elkartetik, lelo hau dute:

Bizitzen garen munduan arin eta gure inguruneari begiratu gabe goaz, horregatik, uda desberdina bizitzeko Aurrerantzeko udalekuetara joatea alternatiba hoberena da; oztadarra gure bandera eta dibertsitatea gure goiburua!

Oso ondo para ekipo!

 

Argitaratua
Berriak gisa sailkatuta