MARRAZKI LEHIAKETA: Umeok ere, artearekin disfrutatzen dugu.

Kiribil Sarea-tik, elkarteen ludoteka/haurgune/kidegune/eskaut eta astialdi taldeko umeek artearekin disfrutatzen dutela landu nahi dugu.

5 eta 11 urte bitarteko umeentzat zuzenduta dago.

 

 

 

Helburuak:

  • Umeek arte ezberdin ezagutu eta esperimentatu.
  • Artearen bidez, sentimenduen adierazpenak eta nortasun sortzaileak landu.
  • Taldeko lana egin.

 

Ekintza ezberdin proposatzen ditugu: Tailerrak, jolasak, esperientuak,…

 

Eta hau egin ondoren, lehiaketan parte hartzearen gonbidapena egiten dogu; oso erraza da, marrazki bat egin eta entregatu; irakurri adi:

  • Gaia: Umeok ere, artearekin disfrutatzen dugu.
  • Adierazi…: Marrazkien bidez.
  • Lehiaketaren arauak:
    • 5 eta 11 urte bitarteko neska eta mutilak.
    • Bakarkako lana edo taldeka izan daiteke.
    • Gaiarekin erlazionatuta dagoen lelo bat agertu behar da. 
    • Atzeko partean parte-hartzeileen izena, abizena, adina eta ludoteka/eskaut talde,… -aren izena jarri behar da.

 

Guzti hau 

azaroaren 25a

 baino lehenago entregatu behar da Kiribil Sarean.

 

Irabazleen marrazkiekin 2019ko Kiribil Sarearen egutegia egingo dogu.

 

*informazio gehiago nahi badozu, mail bat bidali:

sustatu@kiribilsarea.org

 

Anima zaitezte!!!

 

Argitaratua
Berriak gisa sailkatuta