2019ko EGUTEGIAK!!!

Kiribil Sareako 2019ko egutegiak badekoguz…

Aurten, urtero moduan, Kiribil Sareak egutegiak egin ditu, gure bulegoetan, lokaletan, ludeotekan, logelan,… jartzeko.

Orain dala aste batzuk, Ludoteketan, haurgunetan, kidegunetan, astialdi/eskaut taldeetan proposutako ekintza ezberdinekin, arteak bizi izan dituzte: dantzak, musika, instrumentuak, adierazpena, antzeztu, margoketa,…

Gero, gai horri buruz, marrazki bat egitea eskatu genien.

Guztira 147 lan jaso ditugu; 10 bakarrik aukeratu ditugu egutegian agertzeko, baina guztiak oso onak izan dira.  

Eskerrik asko parte hartu dozuen guztioi.

Egun hauetan, egutegiak banatuko ditugu… bat nahi badozu, gugaz kontakutan jarri.

 

Argitaratua
Berriak gisa sailkatuta