FIRST LEGO League Euskadi 2019!

FIRST LEGO League (FLL) 90 herrialdetan baino gehiagotan hedatuta dagoen nazioarteko hezkuntza-programada, ikasketa-esperientzia dibertigarrien laguntzaz eta egiazko erronka tematikoen bitartez gazteen artean zientzia eta teknologiarekiko jakinmina piztea xede duena.

Aurtengo edizioan, taldeek INTO ORBIT deritzon erronka tematikoa gainditu beharko dute, espazioko bizimodua erraztuko duten soluzio berritzaileak proposatuz.

Innobasquek FIRST LEGO League Euskadi bultzatu du ondoz ondoko hamargarren urtez, STEAM Hezkuntzaren arloko Euskadiko erreferentziazko programa eta Estatu osoko lehiaketa nagusia bihurtu delarik.

Lehiaketa hau, datorren larunbatean, otsailaren 16an izango da, Gasteizko Europa Jauregian.

Euskadiko Eskola eta ikastetxe ezberdinetako 100 talde baino gehiagok parte hartuko dute, eta guzti hau, 160 boluntario baino gehiagok dinamizatuko dute.

Aurten azpimarratu behar,

span Kiribil Sarea

tik, EDE Fundazioa eta Hezkide Eskolarekin batera, egin dugun lana, boluntario guzti hauek koordinatzen.

Larunbatean itxaroten zaituztegu, disfrutatzera etor zaitezte!

 

Argitaratua
Berriak gisa sailkatuta