#oasissortarazi: Parte-hartzera animatzen zara?

OASIS Bizkaiatik (EDE Fundazioa + Kiribil Sarea), Sortarazi Elkartearekin batera, Bilbon (San Frantzisko auzoan) maiatzerako OASIS bat antolatzen ari gara. Konkretuki, maiatzaren 10,11,12an eta 17,18,19an.

Pausauk ematen ari gara, eta oraingoan parte hartzaileak bilatzen gaude,

Aukera ezberdin daude:

1. OASIS Sortarazi jokuan jokalari izan nahi duzu?

– Jolasa maiatzaren 10ean, ostirala, hasiko da, Sortarazi Elkartean.

– Maiatzaren 11n (larunbata) eta 12an (igandea) jolasten jarraituko dugu.

– 4 egunetan atsedenaldia hartuko dugu.

– Maiatzaren 17an, ostirala, arratsaldean, bueltatuko gara.

– Maiatzaren 18an, larunbata (goizez eta arrastsaldez) eta 19an, igandea (goizez), “Auzolan” bat burutuko dugu. 

(momentu guztietaz parte hartzea garrantzitsua da)

*email bat bidali:

oasisbizkaia@gmail.com

 edo bete hurengo galdetegia:

u http://cort.as/-FWob u

 

2. Momentu puntualetan parte-hartu nahi duzu?

– Maiatzaren 12an, igandea, goizean; gure auzorako nahi ditugun gauzak amesteko eta pentsatzeko.

– Maiatzaren 18an, larunbata (goizez eta arratsaldez) eta maiatzaren 19an, igandea (goizez), “Auzolan” bat egiteko.

 

3. Ospatzera etorri nahi duzu?

-Maiatzaren 19an, eguerdian, lortu ditugun amets guztiak ospatzera.

 

OASIS Sortarazi informazio guztia blogean kontatzen joango gara:

http://oasisbizkaia.org/?cat=17

Informazio gehiago, dudaren bat badekozu,… arazo barik, mail bat bidali:

oasisbizkaia@gmail.com

Anima zaitez!

 

Argitaratua
Berriak gisa sailkatuta