Gazteok STOP esaten dugu!

Hilabete honetan, urtero bezala,

span span Kiribil Sarea

eta elkarteetan A25aren inguruan lan egiten gabiz: “Emakumeenganako indarkeriaren kontra”.

12 urte gorako nerabe eta gazteekin gai hau jorratzeko, proiektu bat egiten ari gara.

Zertan datza?

Lehenengo pausua, indarkeria matxista (eta beste biolentzia batzuk) gure taldean edo gaztegunean erreflexioa egitea da.

Gero, kalera aterako gara (auzo eta herriko jendearengana), gizarteak erreflexioa ere egin dezan.

Helburuak:

  • Nerabe eta gazteen artean kultura matxista eta indarkeria sexistaren inguruan hausnarketa bat eragin.
  • Nerabeak eta gazteak gai honen inguruan, gizarte-eragile sentikortzaileak izatea lortu.

 

Aurten, kalera ateratzean, gazteek egindako sinboloak banatuko ditugu: jendearen artean brotxeak papar-hegaletan jartzeko; eta dendetan moreak diren borobilak erakusleihoetan eransteko.

Hurrengo astetan, gaztegunetan, eskaut taldetan,… egiten diren ekintzen argazkiak sare sozialetan eskegitzen joango gara.

Eutsi lanari!

 

Argitaratua
Noticias gisa sailkatuta