GAZTEGUNE, GAZTELEKU eta TOPAGUNETAko ASTEBURUA!

Asteburu honetan, urtero bezala,

span span Kiribil Sarea

ko elkarteen gaztegunetako asteburua ospatu dogu: Galdakaoko Topaguneak, Bilboko Alde Zaharreko Gaztegunea, Getxoko Gauegun/Guregune Gaztelekuak eta Gozaldi Gazte Elkartea.

Orduñan (Bizkaia) izan da, larunbat goizetik igande eguerdirarte.

Larunbat egun osoan, gaztegunetan egiten ari diren proiektu baten tailerra egin zuten, kazetari lanekin ibili ziren: Elkarrizketa bat nola egin; gidoia prestatu, fokoak jarri eta grabazioak egiten zituzten.

Arratsaldean, afaldu baino lehen, Orduñatik Selfie Ginkana bat egin zuten. Eta joku ezberdinekin eguna amaitu zuten.

Domekan, kamisetak “kustomizatzeko” tailer interesgarri eta artistikoa egin zuten.

Ikusten dan bezala, disfrutatzeko momentu asko eduki zituzten.

Datorren urtean gehiago!

 

Argitaratua
Noticias gisa sailkatuta