MADRILERA bisita, GIZARTE ETA HEZKUNTZA-PROIEKTUAK ezagutzeko.

Datorren astean, martxoaren 9tik 11ra,

span span Kiribil Sarea

ko 7 pertsonako talde batek Madrilera bidaiatuko du, Rivas Vaciamadrid eta Vallecasera, hain zuzen ere.

Haur, nerabe eta gazteentzako udal-proiektuak, hezkuntza formaleko bizikidetza-proiektuak, gazteen parte-hartzeari buruzko prozesuak, musikaren dinamizazioa, indarkeria matxista jasaten duten adineko emakumeekin lan egiten duten elkartea, elkartasun-proiektu europarrak, erantzukizun sozial korporatiboa… bisitatzeko eta ezagutzeko aukera izango dugu.

3 egun hauek ahalik eta gehien xahutuko ditugu…

Kiribil Sarearen eta sareko erakundeen sare sozialetan kontatzen joango gara.

Adi egon.

 

Argitaratua
Noticias gisa sailkatuta