Ausartzen-ek eskola-laguntzarekin jarraitzen du.

span span span Ausartzen Elkartea

span gizarte-erakunde bat da, eta 12 eta 17 urte bitarteko adingabeei beren garapen akademiko, sozial eta emozionalean laguntzen dieten 3 gizarte-hezitzaile eta 10 boluntariok osatzen dute, hainbat proiekturen bidez: oinarrizko gaitasunak indartzeko proiektu bat, ezagunagoa eskola-errefortzu bezala; aisialdiko proiektu bat; orientazio akademikoko eta laneko beste proiektu bat, eta neska nerabeekin generoa ahalduntzeko beste proiektu bat.

span Oinarrizko gaitasunak indartzeko proiektua astelehenetik ostegunera egiten da, 16:30etatik 18:15etara. Hezitzaile batek edo bik, 2 edo 3 boluntariorekin batera, 14 nerabe jasotzen dituzte guztira; eseri eta agendak ateratzen joaten dira, egin beharrko lanak egiteko: ariketak, eskemak edo arratsalde horretan egitea egokitzen zaiena.

span Ikastetxeak eta funtsezkoak ez diren zerbitzu guztiak itxi zituztenean, berriz asmatu behar izan genuen, neska-mutilengana iritsi ahal izateko eta gure hezkuntza-lanarekin eta haiekin gure presentziarekin jarraitu ahal izateko pantailen bidez.

span Teams, meet, zoom, Skype … bezalako tresnen bidez, hezitzaileak eta boluntarioak antolatzen joan ginen, neskei eta mutilei errealitate horretatik lagundu ahal izateko. Une honetan, bakarkako eta taldekako laguntzak egiten ditugu arratsaldero, hezitzaileetako bat erreferentziatzat duten taldeetan, eta boluntarioek egunero parte hartzen dute horietan. Gainera, hezitzaileak beraien esanetara jarri ginen edozein zalantza argitzeko egun osoan zehar.

span Boluntarioak funtsezkoak izan dira hilabete hauetan, beti Ausartzen izaten dan bezala. Edozein momentutan laguntzeko prest egon dira, hasiera batean distantziagatik lezioak, ariketak, eta azalpenak prestatzean ez zan erraza izan, baina pixkanaka-pixkanaka guztion artean elkartzeko eta ikasteko lekua egin dugu.

span Neskek eta mutilek, oro har, oso ondo erantzun diote lan egiteko modu horri, nahiz eta desiatzen egon arratsaldeak elkarrekin pasatzeko Ausartzen Elkartean. Une honetan motibatuta daude, eta ikasturtea amaitzeko azken ahalegina egiteko eta udaz gozatzeko gogoz, normaltasun berrian.

 

Argitaratua
Noticias gisa sailkatuta