UDA HONETAN AISIALDIKO ETA DENBORA LIBREKO EKINTZAK!

 

Haurrek, nerabeek eta gazteek uda honetan aisialdiko eta denbora libreko hezkuntza-jarduerez gozatzeko duten beharretik abiatuta,

span span Kiribil Sarea

k, beste erakunde batzuekin batera, asteak daramatzagu lanean hori guztia posible izan dadin.

 

Covid-19aren aurrean, kanpamentuak bertan behera utzi behar izan dira, jarduerak egokitu (ratioak, legedia…), osasun-neurri zorrotzagoak ezarri (segurtasun-distantziak, tenperatura hartzea, garbiketa…) eta hiriko hainbat leku moldatu erabili ahal izateko (plazak, eskolak, patioak, frontoiak…).

 

Errealitate berri honek sarean lan egiten lagundu digu, auzo eta herrietako beste elkarteekin koordinatuta.

 

Administrazio publikoekin egindako lana oso bizia izan da, eta emaitza ezberdinak izan ditu hainbat udalerritan. Era guztietako jarrerak aurkitu ditugu, kasu batzuetan erabateko lankidetza eta eta beste batzuetan espazioak, baimenak eta finantzaketa ukatzea.

 

Zailtasun guztiak izen arren, nabarmendu behar da

span span Kiribil Sarea

ko 9 erakundeetatik (

Argizai Eskaut Taldea, Harribide Fundazioa, Gozaldi Gazte Elkartea, Umeak Kalean, Ausartzen Elkartea, Ainara Aisi Taldea, Portugaleteko Aisialdi Sarea, Aurrerantz eta Aisibizia Elkartea

) uda honetarako

span astebeteko 3.000 plaza

inguru eskaintzen ditugula haur, nerabe eta gazteentzat. Guztiak eskaut eta astialdiko taldeetatik, udal zerbitzuetatik eta auto-gestionatutako proiektuetatik.

 

Profesionalak, begiraleak eta hezitzaileak (boluntarioak eta kontratatuak) egiten ari diren lana nabarmendu behar da, lege-, osasun- eta hezkuntza-alderdietan trebatu baitira.

 

Hauxe guztia posible egin duzuen guztioi zorionak eman nahi dizkizuegu.  

 

Argitaratua
Noticias gisa sailkatuta