Atzo Nouvelle Aquitaineko CEMEAko ikasle eta irakasleek bisitatu gintuzten, Bilboko Udalaren bitartez kontaktatu gintuzten eta Kiribileko programak azaldu genizkien, Umeak Kalean Gaztegunea bisitatu zuten eta boluntariotza eta gizarte-partaidetza agentzia Bolunta ezagutu zuten.
1937an sortu zen “Centres d ‘Entraînement Aux Méthodes d’ Éducation Actives” (Hezkuntza Aktiboko Metodoen Prestakuntza Zentroak) elkartearen helburua Herri Hezkuntzaren eta Hezkuntza Berriaren ideiak zabaltzea da, bai nazio mailan, bai nazioartean.
Eskerrik asko zuen bisitagatik!