Goiz jaiki gara eta gosaltzean konturatu gara zein desberdinak diren gure ohiturak: Txekian ohitura da janari gazia jatea gosaltzeko (gazta, urdaikiak, gurina, etab.). Ondoren, partaide berriak genituenez, izotza apurtzeko eta elkar ezagutzeko jokuak egin ditugu. Errieta egin digute hainbatetan hainbeste oihukatzeagatik, Txekiarrak oso isilak dira guretzako.
Bazkal ostean, taldea sortzeko eta konfiantza lantzeko dinamikak egin ditugu. Eguna amaitu dugu herrialde desberdinetako mahai jokuekin. Etxean moduan sentitzen gara jada!