Abuztuak 28, osteguna / Bizkaia – Czech Republic

Gaur goiz esnatu gara eta mendira irteera bat egin dugu eguraldi onaz gozatzeko. Autobusa hartu eta Radhost mendira abiatu gara. Teleaulkiaren laguntzaz mendi tontorreraino igo gara nekatu gabe, benetan dibertigarria. Bertan 9 kilometroko ibilalditxo bat egin dugu, Radhost monumentua eta Txekiar Errepublikako eliza katoliko garaiena ikusteko. Paseotxo bikaina izan da izugarrizko paisaiarekin. Jan ondoren, siesta egin dugu eta mendia jaisten hasi gara, oraingoan oinez. Autobusa hartu eta Autokempera bueltatu gara.

Gauean, denbora librea izan dugu, batzuk pelikula bat ikusi dute, beste batzuk berriketan ibili gara.

 

IMG_20140828_112103 IMG_20140828_144306 IMG_20140828_120104 IMG_20140828_105612 IMG_20140828_142042 IMG_20140828_113119