Astelehena 9 / Exchange the Exchange Berlin 2013

Hostalean gosari ahaltsu baten ostean Sceheberjugen “gaztegunera” habiatu gara geure proiektuen aurkezpena egiteko. Lekuko instalazioak benetan ikusgarriak dira, bertan  eroso jarri gara geure lehenengo talde lana aurrera eramateko. Elkarte bakoitzeko errepresentzaileok geure elkarteak, hauen helburuak eta proiektuak erakustararazi ditugu.

Goiz eta eguerdi osoko lan gogorra izan da, baina aukera izan dugu sakonki beste elkarteei buruzko datu interesgarriak geureganatzeko, etorkizunari begira geure elkarteen artean zubiak eraikitzeko.

Arratsalde aldera, hiru taldetan banatu gara partaideen arteko esperientziak komunean jartzeko eta etorkizunean geure proiektu eta zerbitzuen kalitatea hobetzeko.

Zail ezberdinetako taldeak gaudenez ideia eta proposamen anitzak atera diren arren, erakarpen oso onak eta interesgarriak atera dira.

Gauean Turkiar jatetxe baten afaldu eta gero hostelean zerbait hartzen geratu gara koordinatzaile zein partaide gehienok.