Azaroak 25 (Ate moreak zabaldu ditzagun!)

Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna  «Ate moreak zabaldu ditzagun!»

Urtero bezala, Kiribil Sareko erakundeetan lan egin dugu azaroaren 25ean: «Emakumeenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna».

Aldarrikatzeko eguna da! Emakume izate hutsagatik egunero pairatzen ditugun indarkeria anizkoitzik gabeko bizitza askeen alde borrokatu behar dugu. 

Hainbat jardueren bidez, gure haur eta gazteek eztabaidatzeko eta hausnartzeko prozesua egin ondoren, sentsibilizazio-kanpaina bultzatu dute haien udalerrietan, giltzatako tailer baten eta herriko zerbitzuei «giltzak» banatzeko dinamika baten bidez.

Indarkeria matxistarik ez!

 

Publicada el
Categorizado como Noticias