Euskal Herria – Txekiar Errepublika – Polonia / Uztaikak 4

Uztailak 4 – Eguena

Gaur goizean, Portugaletera joan gara, Bizkaia zubia bisitatzera. Bilboko metroaren arkitektura eta garbitasuna goraipatu dute gure gonbidatuek. Horrez gain, ibaia zeharkatu dugu, eta denbora librea izan dugunez, Getxoko itsadarretik paseatzeari ekin diogu. Gazteoi, zonalde hau bereziki atsegina iruditu zaigu. Honen ostean, metroz itzuli gara.

Jan ondoren, eguraldi onaz baliatuz, Elexaldeko igerilekura joan gara, eta afaltzeko Urretara itzuli gara.

Gauean, kuxkuxero batzuk irakurri eta “Hotel Ruanda” filma ikusi dugu- Ruandako gatazka politikoaren hausnarketa sakona-.