Euskal Herria – Txekiar Errepublika – Polonia / Uztailak 5

Gaur goizean, alde batetik, Gernikako Bake Museoa bisitatu dugu, bertan, Gernikako bonbardaketaren inguruko hainbat aitorpen eta gertakizun ezagutu ditugu, eta bestetik, Bizkaiko Batzar Nagusietara joan gara, Gernikako arbolari arreta berezia eskainiz, antzina bizkaiko jaunak bertan biltzen baitziren. Poloniarrak, bereziki, hunkitu egin dira, haien testuinguru historikoarekin antzekotasunak direla eta.

 

Horren ostean, 12ak inguru, San Juan de Gaztelugatxe uhartera abiatu gara,

espero ez genuen ibilbide luze bat eginez. Txekiarrek eta poloniarrek, ez zituzten 260 espaloi espero, eta txiki-txiki eginda heldu dira elizara. Hala ere, oso atsegina izan zaigu, eta argazki kamerek kea atera dute.

 

            Behin tontorrean, otordu merezi bat izan dugu patxada handiz, eta hau amaitu ondoren, bueltako bideari ekin diogu. Honako hau, luzea eta nekagarria izan da oso, izerditan blai iritsiz.

 

            Bertatik Bakioko hondartzaraino autobusa hartu dugu, eta bertan igaro dugu arratsaldea, bainuak hartuz, kartetan jolastuz eta eguzkia hartuz. Haietako batentzat, itsasoa ikusten zuen lehenengo aldia izan da. Gaurkoz nahikoa izan da: eguna pelikula batekin amaitu dugu.