Euskal Herria – Txekiar Errepublika – Polonia / Uztailak 6

Beranduago jaiki gara gaur, hemengo ohitura denez! Poloniarrak mezetara joan dira eta eskolan geratu garenok hainbat joku egin ditugu gorputza mugitzeko, zelai errearekin oso lehiakor ibili dira txekiarrak.

Arratsaldean eztabaidarako tartea izan dugu, World Café deituriko dinamika baten bitartez gai desberdinak landu ditugu gazteon gorabeheren inguruko iritziak trukatzeko. Lagunei buruz, harremanei buruz, errutinei buruz eta drogen kontsumoaren inguruan berba egin dugu besteak beste. Konturatu gara herrialde desberdinetan adostasun ugari eta baita desberdintasun batzuk ditugula.

Gaur hiltzailea akusatu dute eta epaiketa egin dugu. Dorota poloniar irakaslea errudun aurkitu du epaileak eta jokuari berriro ekin diogu. Eguna bukatu dugu denon artean dantza eginez, benetan gau izerditsua eta alaia gaurkoa!