Maison des Jeunes #AQUITANIA 2017

Kaixo Kiribilers, gaur Akitaniako ikasketa bidaiaren lehengo eguna da. Hemen gaude Arcachon herrian, kriston eguraldi txarra edukita hamaika ideiaz blai amaitu dugu. Herriko Gazte Zentruan egon gara, eta bertako langileek horko ekintza eta proiektuak azaldu dizkigute; Gazteei bideratutako aholkularitza eta arte, musika eta kirolarekin bat datozten jarduera ezberdinak eta honen antolaketa.

Proiektu hauek garatzen dituzten profesionalak erakunde pribatu batekoak izan beharrean, udaletxeko langileak dira, beraz espazio honen kudeaketa udalatxearen esku dago.

Arratsaldean, kirol eta musikako ekipamenduak ikusten ibili gara. Entitate honek sozializazio herraminta moduan bi hauek ulertzen dituztelako. (PD: jende pribilegiatuak garenez, arpa de saxofoi kontzertu pribatu bat eskeini digute)

Ah! Eta gozaltzeko orduan jan dugu eta jateko orduan afaldu egin dugu. Europa Style!

iframe image