Napoli Training (InclusiON)

Oinak etxean ditugula, astean zehar ikusi eta bizitakoei buruz hausnartzen gabiltza. Napoli eskualdean ibili gara (Casapessena-n) 4 herrialdetako elkarte eta erakundetako pertsonekin INKLUSIOAren inguruan lanean.

Hauexek dira egin ditugun gauzetariko batzuk:

  • Proiektu-kide bakoitzak inklusioa lantzeko burutzen dituzten programak partekatu.
  • Napoli inguruetako errealitatea ezagutzeko dinamikak eta bisitak.
  • Atzerritar eta errefusiatuentzako lehen harreran lan egiten duten elkarteen zeregina ezagutu.
  • Kontzeptu eta topikoen inguruan eztabaidatu, kontzeptu horiek argitu eta elkarrekin eraikitzeko.
  • Gizarte inklusibo bat lortzeko beharrezko baliabide eta kultura aniztasunak hortan izan dezakeen eragina aztertu.

 

Esperientzia itzela izan da. Gauza asko partekatzeaz gain, giro ezinobea bizi izan dugu eta horrek asko lagundu du lan egiterako orduan. Aberasgarria izan da jatorri eta errealitate ezberdinetako pertsona eta elkarteekin ekimen eta bizipenak partekatzea eta norabide berean goazela ikustea, gizarte inklusibo eta anitz bat eraikitzeko bidean hain zuzen ere. Eta, horretarako, aisialdi eta astialdiko programa eta proiektuak ezinbestekoak direlakoan gaude.

Erronka paregabea zabaltzen zaigu! Lanean jarraitzeko indarberrituta itzuli gara!!