Entidades
aisi aldi

Ainara Aisi Taldea


Proiektuak

Haurtzaro-proiektuak:

“Ludoteka”, ostiraletan eta larunbatetan, urritik ekainera.

Nerabezaro eta Gazteria-proiektuak:

“Gazte Lokala”, ostiraletan eta larunbatetan, urritik ekainera.

Auzo-komunitate proiektuak:

  • Errontegi Auzoko jaietan parte-hartze aktiboa.
  • Barakaldoko jaietan parte-hartze aktiboa.
  • “Tipi Tapa”.
  • Santa Ageda abestera.
  • Korrika.
  • San Juan jaia.

Etorkinekin proiektuak:

Mendialde Auzo elkarteko “Somos Errontegi gara” proiektuan elkarlana.

Eskolaz kanpoko proiektuak:

Errontegi ikastetxearen eskolaz kanpoko ekintzen koordinazio, animazio eta jarraipena.

Gabonetako ekintzak:

  • Gasteizko izotz pistara.
  • Mungiako “Olentzero etxea” bisita.
  • Olentzero abestera.
  • Urte amaierako festa.
  • Elurretara txangoa.

Aste Santuko ekintzak:

Herriko hiri-udalekuen kudeaketa.

Udako ekintzak:

“Udalekuak” eta “Kanpamenduak”: 6 eta 16 urte bitartekoentzat.

Eusko Jaurlaritzaren “Auzolandegiak” programaren koordinazio, animazio eta jarraipena.

Europar Gazte Trukeak:

Une honetan ez dugu aurreikusita Gazte Trukeren baten kudeaketarik, hala ere, asko izan dira antolatu eta burutu ditugun elkartrukeak.

Beste proiektu batzuk:

“Aniztasunaren Eskola” proiektuan lagundu.