2017ko EGUTEGIA: "Umeak ere pertsona guztienganako errespetuaren alde"

2017ko egutegiak badekoguz… kostatu da, baina lortu dogu!!!

Aurten, urtero moduan, Kiribil Sarek egutegiak egin ditu, gure bulegoetan, lokaletan, ludeotekan, logelan,… jartzeko.

Orain dala aste batzuk, Ludoteketan, haurgunetan, kidegunetan, astialdi/eskaut taldeetan ,… beraien arteko eta orokorrean pertsonen artean euki behar duten errespetua landu genuen.  Eta gero, gai horri buruz, marrazki bat egitea eskatu genien.

Guztira 200 lan jaso ditugu; 11 bakarrik aukeratu ditugu egutegian agertzeko, baina guztiak oso onak izan dira.  

Eskerrik asko parte hartu dozuen guztioi.

Egun hauetan, egutegiak banatuko ditugu… bat nahi badozu, gugaz kontakutan jarri.

 

*Lan guztiak ikusteko, gure web orrialdeko eskuin aldean dagoen baner bat zakatu.

Argitaratua
Noticias gisa sailkatuta