AFRIKA KONTUAN proiektua UMEAK KALEAN elkartean

Ludotekan egiteko proiektu bat dekogu eskuen artean… “Afrika kontuan”… AfricForum elkartearekin batera antolatu dogu.

AFRIKA KONTUAN afrikar ipuinen inguruan antolatutako eta egituratutako hezkuntza eta sentsibilizazio ekintza da.

Lehenengo saioa, Umeak Kalean elkarteak Bilboko Alde Zaharrean, Arategizar 2 zenbakian dituen lokaletan ospatuko da;  datorren zapatuan, otsailaren 8an, 11:30etan, 5 eta 10 urte arteko umeentzat.

Ekintzaren helburuak:

  • Haurrak Afrikako Ipuin Tradizionalen bidez Interkulturalitatean hezitu beste herrialde, kultura, ohitura, hizkuntza…  ezagutaraziz.
  • Ahoz-aho istorioak kontatzearen ohitura berreskuratu, eta honen bidez, irakurketa eta zuzeneko komunikazioa ere berreskuratu eta bultzatu, pertsonen arteko harreman pertsonala.

2 ordutako ekintza bat da…:

  • Ipun kontaketa bat egongo da… bitartean margolari/ilustratratzaile batek irudiak egingo ditu…
  • Jokuak
  • Irudi afrikarrak koloreztatu.
Argitaratua
Berriak gisa sailkatuta